SD Amorebieta

Urdinek Club Deportivo Mirandes bisitatuko dute ekainaren 2an, igandean, 18:30ean, LALIGA Hypermotionen azken jardunaldiari dagokion partida. Kategoriari eusteko, garaipena lortu behar dute gureek Anduvan. Hitzordu honetarako, SDAko bazkideek gure dendan sarrerak erosteko aukera izango dute. Hauek 25 euroko prezioa dute eta salmenta prozedura honako hau izango da:

-Gaurtik asteazkenera arte, partidara joan nahi duten bazkide guztiek dendara joan beharko dute izena ematera. Bertan, indarrean dagoen txartela aurkeztu ondoren, inskripzio-zenbaki bat emango zaie. Hiru egun hauetarako ordutegia: astelehen, astearte eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara eta asteartean 17:00etatik 20:00etara.

-Behin izena emateko epea amaituta, eskaera kopurua eskuragarri dauden sarreren kopuruaren berdina edo txikiagoa bada, eskaera egitera joan diren pertsona guztiek sarrera izango dute. Bestela, zozketa bat egin beharko da aurkeztutako eskabideen artean, eserlekuen esleipendunak zein bazkide izango diren zehazteko, eta erregistratutako eskabide bakoitzaren erreferentzia-zenbakia zozketarako identifikatuko da. Ateratzen den zenbakia eta hurrengoak goranzko ordenan, eskuragarri dauden sarrerak agortu arte, saritutako zenbakiak izango dira. Sarbide-eskubideak esleitzean azken zozketa-zenbakia lortzen bada, 1. zenbakiarekin eta hurrengoekin jarraituko da, hala badagokio. Adibide gisa: 500 eserleku badaude eta 1.000 bazkide izena ematen badute, 1.000 zozketa-zenbaki egongo dira nahitaez. Ateratako zenbakia 750 bada, saritutako zenbakiak 750etik 1.000ra eta 1etik 249ra bitartekoak izango dira, biak barne. Zozketa eginez gero, horren berri emango da.

-Ostegunean, hilak 30, eta ostiralean, hilak 31, sarrera bat egokitzen zaien bazkideek dendara joan beharko dute sarrera jasotzera eta ordainketa egitera. Bi egun hauetarako ordutegia: ostegunetan 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu