SD Amorebieta C

Denboraldi itzela Sociedad Deportiva Amorebieta C taldearena. Lurraldeko Hirugarren Mailako 3. Multzoan liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean, Ibai Zurinagak eta Aitor Alzagak entrenatutako taldea matematikoki txapeldun izendatu da eta Lurraldeko Bigarren Mailara igotzea ziurtatu du.

Urdinek 3-1 irabazi zioten atzo Montefuerteri Txolonen. Horrekin batera, gaurko Umore Ona B taldearen porrotak sailkapeneko lehen postua eman die, aurretik geratzen diren partidetan gertatzen dena gertatzen dela.

Aurreko denboraldian igoeraren atarian geratu ondoren, Amorebieta C taldeak zenbaki bikainekin lortu du aurten. Oraingoz, 19 garaipen eta 2 berdinketa lortu ditu, inolako porrotik gabe, amaierarako bost jardunaldiren faltan. Zorionak!

Partekatu