Logotipo centenario SD Amorebieta

Gaur arratsaldean, abuztuak, Amorebieta B taldeak denboraldiaurrea hasi du. Denboraldi honetan lehen aldiz lehiatuko da Ohorezko Mailan, aurreko bi denboraldi arrakastatsuetan lortutako bi igoeren ondoren. Erronkari aurre egiteko, Beotibar Recycling izango du babesle gisa eta haren logoa eramango du kamiseten aurrealdean.

Gorka Moreno eta Andoni Garcia entrentazaileek, Ion Zubizarreta laguntzaile eta delegatuak eta Asier Baciero fisioterapeutak jarraituko dute talde teknikoa osatzen. Gainera, Aitor Baraia eta Aratz Aguirreburualderen laguntza izango dute, lehen taldeko prestatzaile fisikoa eta atezainen entrenatzailea. Taldeak aurreko denboraldiko blokeari eutsi dio eta hainbat aurpegi berri heldu dira: Xabier Murgoitio eta Lukas Aldazabal atezainak; Egoitz Tabuenka eta Lur Igartiburu atzelariak; Jon Mikel Aranceta eta Xabier Cuesta erdilariak eta Aitor Abella, Asier Santos eta Unai Bikandi aurrelariak. Gainera, jubeniletatik Aitor López atzelaria igo da.

Ohorezko Mailako liga, Bizkaiko futbol erregionaleko maila altuena, irailaren 20 eta 21eko asteburuan abiatuko da. Lehenengo jardunaldian, gureek CD Getxo hartuko dute Txolonen, pasa den denboraldian amaierara arte Hirugarren RFEF kategoriara igotzeko borrokan murgilduta egon zen taldea.

Compártelo