SD Amorebieta

SD Amorebietak eta Athletic Clubek Alvaro Marin Sesma (Cintruenigo, 2003-05-01) aurrelariaren lagapena adostu dute. Pasa den denboraldian Helmond Sport taldean aritu zen Holandako Bigarren Mailan.

Futbolari gaztea 2021ean iritsi zen Lezamara, Atletico Cirboneron nabarmendu ondoren. Bere lehen denboraldian zurigorri gisa, 20 partida jokatu zituen Ohorezko Mailako jubenilekin eta beste 20 Basconiarekin, zortzi eta zazpi gol eginez, hurrenez hurren. Joan den denboraldian esperientzia berri bat bizi zuen Holandako futbolean, Helmond Sport taldean utzita aritu baitzen, non bost gol sartu zituen ligako 25 norgehiagokatan.

Ongi etorri, Alvaro!

Partekatu