SD Amorebieta

 SD Amorebietak Alex Carbonell Martikorena (Beasain, 2001-03-13) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Realeko harrobian hezitako eskuin hegaleko atzelariak Lehen Federazioan esperientzia du. Pasa den denboraldian Sestao Riverren aritu zen talde donostiarrak utzita eta 34 partida ofizial jokatu zituen, lau gol sartuz.

Jokalari urdin berria infantil garaian sartu zen Realaren harrobian, eta kategoria guztietatik igaro zen bigarren taldera iritsi arte. Bertan 2022-23an jokatu zuen Lehen Federazioan. Orain, libre helduko da Urritxera, talde txuri-urdinean bere etapa amaitu ondoren.

Ongi etorri Alex!

Partekatu