Aimar Vicandi gazteak SDAren erasoa indartuko du
Aimar Vicandi Alzola (Bilbo, 2005-2-9) aurrelari gazteak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte. Athletic Clubetik dator lagatu gisa.
Lezamara alebinetan sartu ondoren, futbolari urdin berriak golak egiteko gaitasuna erakutsi du Athleticeko harrobian. Horren erakusle dira pasa den denboraldian Basconian sartu zituen 14 golak eta aurrekoan Jubenil A taldean lortu zituen 20 golak. Joan den udan Barakaldora heldu zen utzita eta bertan 11 partida ofizial jokatu ditu 19 urteko aurrelariak denboraldiko lehen zatian.
Azpimarratzekoa da Vicandik Amorebieta-Etxanorekin duen lotura estua, bere aita zornotzarra delako eta bere aitaren familia gure herrian bizi delako.
Ongi etorri zure etxera, Aimar!