SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du RC Celtaren aurkako Kopako partidarako sarrerak agortu direla. Joan den abenduaren 19tik atzo arte, asteartea 26, bazkideentzako sarrerak soilik salgai egon ziren. Gaur, asteazkena, hilak 27, publiko orokorrarentzako salmenta zabaldu da eta goizean zehar eskuragarri zeuden guztiak agortu dira.

Gogorarazten da tribuna aukeratu zuten bazkideek klubeko dendara joan behar dutela aldaketa egiteko, hau da, sarrera orokorra eman eta tribunakoa jaso, eta bien artean dagoen 5 euroko aldea ordaindu.

Partekatu