Adrian Zango, Realak utzita, SDAko atezain berria

Adrián Zango Aguirrezabal (Gasteiz, 2005-12-27) Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Atezain gaztea Real Sociedad klubetik dator lagatu gisa. Zubietara intantiletan heldutako futbolaria Real C taldean aritu zen pasa den denboraldian, 19 partida jokatuz Bigarren Federazioan. Gainera, Sanseren deialdian sartu zen Lehen Federazioko 15 neurketatan, tartean Bigarren Mailara igotzeko finaleko biak Tarragonako Nastic taldearen aurka, eta lehen talde txuri-urdinaren entrenamenduetan ere parte hartu zuen.
Ongi etorri, Adrian!