SD Amorebieta

Urdinek puntu landua eta sufritua lortu dute AD Alcorconeri egindako bisitan. Talde oso indartsua da madrildarra Santo Domingon, non lau hilabete daramatza galdu barik. Gainera, Unai Bustinzak txartel gorria (bi hori) ikusi du eta 60. minututik bat gutxiagorekin jokatu behar izan dute gureek. Talde lan handia eta ehun zorntozar zale baino gehiagoren bultzadarekin, 1-1ekoari eutsi egin diote eta berdinketa baliotsu bat lotu dute.

Neurketa ez da batere ondo hasi urdinentzat. Izan ere, Alcorconek aurrea hartu du 4. minutuan Jacoboren falta jaurtiketa bati esker. Erreakzioa bikaina izan da. Morci aterik aurkitu ez duen falta jaurtiketa batekin erantzuten saiatu da. Jorge Mierren eskuinkada batek Jesus Ruiz atezaina kornerrera desbideratzeko hegan egitera behartu du. Izkinatik egindako sakean, Bustinzaren burukada langatik gertu atera da. Zornotzarrek 17. minutuan lortu dute merezitako saria. Erik Moranen erdiraketa bikaina eta Jauregiren burukada itzela 1-1ekoa zigilatzeko. Gureak nagusi ziren, baina madrildarrek kontraeraso bat aprobetxatu dute 23. minutuan aukera argia sortzeko. Chici buruz buru geratu da Magunagoitiarekin eta atezaina erraldoi egin da gola saihesteko. Hortik aurrera, etxeko taldeak aurrera egitea lortu du eta jokoa berdindu da, dominatzaile barik. Gauzak horrela, lehia berdinketarekin heldu da atsedenaldira. 

Bigarren zatia Alcorconen bi saiakerarekin hasi da. Magunagoitiak arazorik gabe harrapatu ditu. Jauregik zartako batekin erantzun du eta Jesus Ruizek gelditu du. Panorama aldatu egin da 60an, epaileak bigarren txartel horia erakutsi baitio Bustinzari. Ordu erdi baino gehiago bat gutxiagorekin jokatzea eta erresistitzea tokatzen zen. Eta hala egin dute. Urdinek sakrifiziorako gaitasun handia erakutsi dute eta talde-lan bikainarekin etxekoen erasoak geldiarazi dituzte. Puntu bat eta datorren ostiralean Racing den Ferrolen aurka Lezaman jokatuko den norgehiagokan pentsatzera. 

AD ALCORCÓN: Jesús Ruiz, Morillas, Rivas, Mosquera (81’ Juanma), Jacobo, Chiki (61’ Obi), Javi Pérez, Víctor, Iago López (88’ Artola), Chema (46’ Castro) eta Addai (61’ Fede Vico).

SD AMOREBIETA: Magunagoitia, Álvaro Núñez, Bustinza, Etxeita, Gayà, Jorge Mier, Sibo, Erik Morán (68’ Yriarte), Dorrio (85’ Carbonell), Morci (76’ Edwards) eta Jauregi (85’ Unzueta).

Golak: 1-0: Min. 4; Jacobo. 1-1: Min. 17; Jauregi.

Epailea: Sesma Espinosa. Unai Bustinza kaleratu du 60an bi txartel horirekin. Alcorconeko Rivas eta Jacobo; eta SDAko Gayà jokalariek txartel horiak ikusi dituzte.  Gainera, Dani Aranzubia atezainen entrenatzailerai gorria atera dio eta Jandro Castro entrenatzaileari eta Unai Zubiaur bigarren entrenatzaileari txartel horiak erakutsi dizkie.

Compártelo