SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bihar, urtarrilak 5, ostirala, Kopako final-hamaseirenetako partidarako sarrera sorta berria jarriko dela salgai. Neurketa Urritxen jokatuko da igande honetan, 12:00etan, Lehen Mailako Real Club Celta de Vigoren aurka. Gune orokorrerako sarrerak dira, 30 euroko prezioarekin, eta klubaren dendan erosi ahal izango dira 10:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosteko aukera izango du.

Partekatu