SD Amorebieta

SD Amorebietak Ourense CF taldearen kontra jokatuko du igande honetan, irailak 22, 12:00etan Urritxen. Ligako 5. jardunaldiko neurketa honetarako sarrerak online eros daitezke: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/

Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik izango dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa izango dute 16 urtetik gorako pertsonentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat.

Agortzen ez badira, partida hasi baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira Urritxeko leihatilan.

Partekatu