SD Amorebieta

Urdinek golik gabe berdindu dute CD Lugori egindako bisitan, ligako bigarren jardunaldikoa. Julen Guerreroren mutilek partida oso serioa egin dute Anxo Carro bezalako zelai handi batean eta txapelketako lehen puntua eskuratu dute.

Gureek aukera oso ona izan dute 10. minutuan, Selmak Nakairekin konektatu duenen area barruan. Japoniarraren kontrola luze samar joan da eta Lavin atezainak denbora izan du baloia geldiarazteko. Lugo ere Marinoren area inguruan ibili da, baina bere abisuak ez dira SDAko atezaina kezkatzeko bezain arriskutsuak izan, 20. minutuan Jon Caboren erremate baten ostean 1-0ekoa saihesteko luzatzea egokitu zaion arte. Bi taldeek zortea probatu dute area kanpotik egindako jaurtiketen bidez, besteak beste Camachok zutoinetik gertu atera den falta bat jaurti du, baina ez du inork saririk lortu eta norgehiagoka 0-0ekoarekin heldu da atsedenaldira.

Aldageletatik pasa ondoren, bigarren zatiko lehen abisua gureena izan da. Selmak buruz errematatu du Camachoren erdiraketa, baina Lavinek baloia harrapatu du. Cabok erantzun du falta jaurtiketa batekin eta Marinok geldiketa on batekin desbideratu du. Jokoak aukera handirik gabe jarraitu du, urdinak defentsan sendo agertu direlarik bere zaleek bultzatutako Lugo bortitz baten aurrean. Falta bat azkar ateratzean pikardiaz tiraka, 70.ean gola gertu izan du etxeko taldeak, baina Amelibia agertu da ekiditzeko. 86an gureak izan dira gola sartzeko zorian egon direnak, Bertoren falta jaurtiketa bikain baten bidez. Baloia gutxigatik joan da kanpora. Azkenean, inork ezin izan du golik egin eta neurketa puntu banaketarekin bukatu da.

CD LUGO: Marcos Lavin, Lizancos, Zoilo, Erik, Raúl (60’ Cuellar), Yayo, Jon Cabo, Martin Ochoa (79’ Jorge González), Alberto Vaquero (79’ Dani Vidal), Juan Rodríguez eta Roger (60’ Perero). 

SD AMOREBIETA: Marino, Carbonell (76’ Berto), Amelibia, Kortazar, Camacho, Yuste, Ben Hamed, Nakai, Enol Coto (90’ Calavera), Hervías (71’ Muñoz) eta Selma (71’ Marín).

Árbitro: Fernando Bueno Prieto. Lugoko Roger eta Vaquero; eta Hervías jokalariek txartel horia ikusi dute.

Partekatu