SD Amorebieta

SD Amorebieta eta Deportivo Alaves akordio batera heldu dira Julen Jon Guerrero Landabaso (Bilbo, 2004-04-14) futbolariaren lagapenerako. Bere kalitatea eta gol-gaitasuna urdinen zerbitzura jarriko ditu berriro. Izan ere, erdilari gazteak txundituta utzi zuen Urritxe 2022-23 denboraldiko bigarren itzulian. Urtarrilean iritsi zen taldera, eta Bigarren Mailara igotzeko eragileetako bat bihurtu zen, lau gol erabakigarrirekin (bat 124 minuturo). Izan ere, Barça Atleticen aurkako berdinketan (1-1) eta Atletico Baleares (0-1), Castellon (2-1) eta Real Sociedad B (0-1) taldeen aurkako garaipenetan sartu zituen.

Hori guztia, Real Madriletik lagatu gisa zetorren jubenil mailako futbolaria izanik. Iazko udan, Madriletik irten eta Europako beste erraldoi batera joan zen: Roma. Hala ere, pasa den neguko merkatura arte egon zen han, Alavesera iritsi zen arte. Joan den denboraldiko azken txanpan 12 partidu jokatu zituen bigarren talde babazorroarekin eta bi gol sinatu zituen. Orain, Urritxera bueltatuko da hazten jarraitzeko, denboraldiaurrea lehen talde gasteiztarrarekin egin ondoren.

Ongi etorri, Julen Jon!

Partekatu