SD Amorebieta

SD Amorebietak Aly Coulibaly (Paris, 1996-04-08) erdilaria fitxatu duela jakinarazi nahi du. Estatuko brontzezko kategorian esperientzia handia du eta pasa den denboraldian Suediako Västerås SK taldean jokatu zuen.

Coulibalyk Frantziako Tours FC eta Ingalaterrako AFC Bornemouth klubetan amaitu zuen bere prestakuntza. 19 urterekin SD Huescara heldu zen bigarren taldean jokatzeko eta lehen taldearekin Bigarren Mailan debuta egin zuen. Areara iristeko gaitasuna duen erdilaria, brontzezko kategorian ehun partidu baino gehiagoko esperientzia du, non Badalona, Calahorra, Balompédica Linense eta UD Sanse taldeen armarriak defendatu ditu. Suitzan (FC Schaffhausen) eta Suedian (Västerås SK) ere jokatu du.

Ongi etorri SDAra, Aly!

Partekatu