SD Amorebieta

Urdinek CD Calahorra gainditu dute La Planillan, denboraldiaurreko laugarren partidan. Neurketako gol bakarra harrobiko bi jokalariren arteko lotura on batekin heldu da bigarren zatian. Unai Bayonen pasea eta Iker Rekagorriren gola.

Bero handi batekin, termometroa 40 gradutara hurbiltzen zela, lehen arrisku hurbilketak errioxarrenak izan dira. Izan ere, Aparicioren jaurtiketa batek zutoinean jo du lehen zatiko aukerarik argienean.

Calahorrak estutu du bigarren zatiaren hasieran eta Gaizkaren geldiketa bikain batek Chus Villarren gola eragotzi du. Reka izan da barkatu ez duena, 66.ean atea ireki baitu Bayonen pase sakon baten ondoren. Zornotzarra area barruan sartu da eta tiro indartsu batekin fusilatu du. Bukaerara arte, gureek jokoa kontrolpean mantentzen jakin dute denboraldiaurreko bigarren garaipena lortzeko.

CD CALAHORRA: Brais, Julen, Facu, Aparicio, David Sánchez, Ekiza, Chus Villar, Jon Vega, Jorge, Aratz eta Ugaitz. Aulkitik Garro, Javi Cobo, Salinas, Azcona eta Víctor López atera dira.

SD AMOREBIETA: Gaizka, Enol Coto, Amelibia, Aurtenetxe, Goiri, Yuste, Peru, Muñoz, Harold, Selma eta Marín. Aulkitik Carbonell, Calavera, Txaber, Hervías, Reka, Kortazar, Camacho, Ben Hamed, Bayón, Berto eta Kaxe atera dira.

Gola: 0-1: Min. 66; Reka.

Epailea: Diego Sarabia. 

Partekatu