SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Enol Coto Serrano (Gijón, 2001-03-23) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Real Sportingekin zuen lotura amaitu ondoren libre heldu da eskuin hegaleko atzelari gaztea. 
 

Jokalari urdin berria Asturiasko klubaren harrobian hezi zen eta pasa den denboraldian Bigarren Mailan debutatu zuen lehen taldearekin. Atzelariak esperientzia du brontzezko kategorian, non 18 urte besterik ez zituela egin zuen debuta Sportingeko bigarren taldearekin. Gainera, 2022-23 denboraldian Racing Club de Ferrolen jokatu zuen utzita, bertan LaLiga Hypermotionera igotzea lortu zuen eta txapeldunen finala jokatu zuen urdinen aurka, Lehen Federazioko 1. Multzoko lehen postuan amaitu ondoren. Joan den kanpainian, gainera, Real Murciaren koloreak defendatu zituen urtarriletik aurrera, Sportingek utzita. 

Ongi etorri Urritxera, Enol!

Partekatu