LAGUNARTEKOA: GERNIKA 3-4 AMOREBIETA

gerni-amore 1 red

Lehen taldeak lagunarteko partidua jokatu du gaur goizean Urbieta futbol zelaian Gernikaren kontra. Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilek 3-4 irabaztea lortu dute.

Lehen zatiko hamaikakoa hurrengoa izan da: Goiria, Ube, Arregi, Irazabal, Garro, Orbegozo, Bilbao, Ekaitz, Etxaburu, Orozko eta Oier Garai.

Atsedenaldian hamar aldaketa egon dira eta bigarren zatiko hamaikakoa honako hau izan da: Saizar, Ube, Aimar, Leiza, Aldalur, Flavi, Larrucea, Mikel Álvaro, Seguín, Unzueta eta Obieta.

Gure golegileak:

0-1; Gernikako atzelari bat bere atean.

1-2; Etxaburu, Oier Garairi egindako penalti baten ondorioz.

3-3; Unzueta, buruz Seguinen erdiraketa baten ostean.

3-4; Unzueta, Aldalurren erdiraketa bat aprobetxatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude