SD Amorebieta C, talde berria urdinen estrukturan

amore c

SDA-k talde senior berri bat gehitu du bere estrukturara denboraldi honetan: SD Amorebieta C. Ibai Zurinaga entrenatzailearen esanetara, urdinen hirugarren taldea aurredenboraldian murgilduta dago txapelketa ofizialaren hasiera prestatzeko helburuarekin. Aurten Lurraldeko Hirugarren Mailan lehiatuko dute, 3. Multzoan hain zuzen ere. Liga urriaren 9 eta 10eko asteburuan abiatuko dute, zelai zornotzarra bisitatuko duen Zaldua B taldearen kontra.

Plantila hurrengo futbolariek osatzen dute:

Atezaina: Xabier Dávila.

Atzelariak: Aitor Prellezo, Markel Uribarri, Asier Lizaso, Iker Amunategi, Eneko Caride, Iker Sanz, Ander Alzaga eta Xabier Peribañez.

Erdilariak: Gaizka Palomero, Ibon Cantero, Javier Guerrero, Egoitz Murillo, Julen Murua, Imanol Txasko, Iker Beci eta Alain Barañano.

Aurrelariak: Asier Romate, Iker Artetxe, Martin Etxebarria eta Erlantz Bilbao.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude