LaLigako arduradunek Zornotza bisitatu dute

visita LaLiga a Amorebieta

LaLigako arduradunek Zornotza bisitatu dute gaur goizean bai Sociedad Deportiva Amorebietako bai Udaleko ordezkariekin biltzeko asmoz, lehen taldeak pasa den larunbatean Bigarren Mailara igotzea lortu ostean Nuevo Vivero zelaian lortutako garipenari esker. Urritxen eta udaletxean izan dira. Bertan, LaLiga SmatBankeko baloi ofiziala oparitu dute, argazkian ikusi ahal den bezala. Irudian, Jon Larrea SDA-ko presidentearekin eta Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanoko alkatearekin batera LaLigako Raúl Ojeda eta Roberto Bermúdez de Castro agertzen dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude