Alberto Berasaluze, Erregionaleko taldearen entrenatzaile berria

alberto berasaluze

Alberto Berasaluze Campos (Portugalete, 1971) Lurraldeko Lehenengo Mailan jokatzen duen SD Amorebieta B-ko entrenatzailea  izango da datorren denboraldian. Aitor Garmendia Padurak fitxatu ostean, esperientzia  handiko entrenatzaile honek beteko du Erregionaleko taldearen aulkian zegoen hutsunea. Gorka Pedrosa eta Oskar Pedrosa izango ditu laguntzaile bezala.

Berasaluzek ia bi hamarkada daramatza entrenatzaile bezala Bizkaiko hainbat klubetan. Ibilbide luze horretan Athleticeko emakumezkoen lehen taldeko lehen entrenatzailea izan zen bi denboraldiak azpimarratu behar dira, 2009tik 2011ra arte. Gizonezkoetan, Getxo eta Portugaleten harrobiko taldeak entrenatu ditu eta lehen taldeko bigarren entrenatzaile izan da. Senior mailan, Urduliz eta Gallarta taldeak gidatu ditu. Urdulizen Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen 2014ean, Lehentasunezko Mailako ligan txapeldun bukatu ondoren. Azken bi denboraldiak Leioako Emakumeak-en egon da kirol zuzendari eta lehen taldeko entrenatzaile bezala.

Alberto, Gorka eta Oskar, ongi etorriak SDA-ra eta zorte on!

Aupa Azules!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude