SD Amorebieta 0-0 CD Tudelano: Golik ez Urritxen
Urdinek golik gabe berdindu dute CD Tudelanoren aurka, Urritxera sailkapenaren goialdean iritsi den taldea. Defentsak erasoei gailendu zaizkie trabatua eta abagune gutxikoa izan den partida batean.
Neurketa hasiera emateko, abisuak trukatu dituzte. Zorrillak birritan probatu du SDAren aldetik, bi jokaldi onen ondoren, eta Albinek gauza bera egin du Tudelanon, baina ez da nahikoa izan Altamira eta Yoel gainditzeko. Hala ere, lehia erritmoa moteltzen joan da, neurri handi batean adierazitako falta ugarien ondorioz, gehienak bisitarien aldekoak. Balantzea 4-15 zen atsedenaldian.
Bigarren zatia lehenengoa bukatu den bezala abiatu da, berdintasun eta arrisku gutxirekin. Beraz, kronometroak aurrera jarraitu du hasierako markagailuarekin. Amorebietak aukera ona izan du amaieratik hamar minutura, Rekari baloia area ertzean erori zaionean, Etxanizek aurkariaren atezainarekin goitik lehiatu ostean. Dena den, zornotzarraren jaurtiketa erdigunera atera da eta Yoelek gelditu du lurrean zegoen arren. Partida oso orekatu baten azken abagune arriskutsua izan da.
SD AMOREBIETA: Altamira, Mendibe, Odei, Entrecanales, Castañeda, Arratibel, Fausto Tienza, Hodei Rodríguez (62’ Etxaniz), Asier Sánchez (62’ Reka), Zorrilla (85’ Intxausti) eta Torrico.
CD TUDELANO: Yoel, Dufur, Aimar, Alonso, Aparicio (83’ Clavería), Iker, Parada, Alayeto (90’ Kessas), Albín (58’ Isaac), Bonilla eta Bouguettaya (83’ Lorenzo).
Epailea: Carlos Fernández. Txartel horiak atera dizkie Castañeda; Aparicio eta Alonso jokalariei.