SDA-K 2019-20 DENBORALDIKO AURREKONTUA ONARTU DU

comunicado
Gaur ospatutako Batzar Nagusian aho batez onartu da 18-19 denboraldiko balantzea. Aipatzekoa da Gizarte Segurantzarekin dagoen zorraren kopuru handi bat ordaintzea lortu dela. Gainera, 19-20 denboraldirako 647.500 euroko aurrekontua onartu da.
Bazkideek aho batez onartu dute ere kuoten %7ko igoera denboraldi honetarako.  198 eta 43 euro arteko prezioak izango dituzte, jubilatu eta gazteei zuzendutako deskontuekin.
Batzarrak Zuzendaritza Taldeak aurkeztutako kirol proiektua onartu du. Bigarren B Mailan jarraitzea, Erregionala bultzatzea eta Txoloneko zelaiari bizitasun gehiago ematea izango dira helburu garrantzitsuenetarikoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude