OSASUNA, I. SDA GOLD CUP-AREN IRABAZLEA; ATHLETIC, TXAPELDUNORDE

Iraultza homenaje

Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako 12 taldeko gaztetxo mailako 160 neska inguruk hartu dute parte I. SDA Gold Cup-ean, Sociedad Deportiva Amorebietak antolatutako 7 futboleko txapelketa. Jokatu dituzten 25 partidetan, futbolariek Txolonera hurbildu diren ikusleek ederki gozatzea lortu dute erakutsi duten maila altuarekin.

Goizean lehenengo fasea ospatu da, ligaxka formatuan. Horretarako hiru multzotan banatu dira. A multzoan Athletic, Pauldarrak, Tolosa eta Etorkizun. B multzoan, Amorebieta, Bizkerre, Lakua eta Añorga. Eta C multzoan, Osasuna, Basauriko Kimuak, Arratia eta Aurrera Vitoria.

Arratsaldean kanporaketak jokatu dira eta emaitzak hurrengoak izan dira:

Final laurdenak:

Athletic 3–1 Tolosa

Añorga 1–2 Basauriko Kimuak

Osasuna 4–0  Aurrera Vitoria

Bizkerre 2-1 Pauldarrak

Final erdiak:

Athletic 1 –0 Basauriko Kimuak

Osasuna 3–2 Bizkerre

Finala:

Athletic 1–2 Osasuna

Torneoko golegilerik onena Adriana Parada (Osasuna) izan da. Txapelketako jokalari onenaren saria Marina Artero (Athletic) jaso du, eta Marta Olleta (Osasuna) atezain onenarena.

Orain dela 50 urte, 1969an, Iraultza deituriko emakumezkoen talde bat sortu zen Zornotza. Gaur, finala hasi baino lehen, omenaldi bat jaso dute talde horretako 11 kidek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude