Real Zaragozaren aurkako partidarako sarrerei buruzko informazioa

D2D544B0-4B0B-4A2E-92C3-3537313AAFA1

Igande honetan, azaroaren 28an, Real Zaragozaren kontra jokatuko den partidari begira (Lezama, 16:00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskatu ahal izango dituzte euren sarrerak ostegunean 10:00etatik 13:00etara eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Beste alde batetik, klubak jakinarazi nahi du oraingo honetan ez dela partidarako sarreren salmentarik egongo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude