REAL OVIEDO 2-0 SD AMOREBIETA: Urdinek puntu barik itzultzen dira Oviedotik

DE4C5990-AE06-4375-BCAA-7E696DA5E8DF

Urdinek ezin izan dute punturik eskuratu Real Oviedoren kontra gaur arratsaldean Carlos Tartieren jokatu den LaLiga SmartBankeko 17. jardunaldiko norgehiagokan. Asturiarrek abantail ona lortu dute lehen zatian, geldikako jokaldietan sartutako bi golen bidez. Zornotzarrek maila hobeagoa erakutsi dute bigarren zatian eta nagusi izan dira jokoan, baina ez da nahikoa izan gola sartzeko eta diferentzia murrizteko.

Urdinak, oraingoan bere ekipazio berdearekin, batere beldurrik gabe irten dira Carlos Tartiere zelai ikusgarriaren berdegunera. Presio altua eta intentsitatea aurkariaren areatik ahalik eta hurbilen jokatzeko. 12. minutuan, ateko sakea izan behar zen korner batean, Oviedok neurketako lehen aukeraz gozatu du, baina Marinok, bere estreinaldian LaLiga SmartBanken, gola eragotzi du geldiketa bikoitza eginez. Atezainak ezin izan du 1-0ekoa saihestu 25. minutuan, Vitiren bolea eskuadratik sartu denean. Etxeko taldea eroso sentitzen hasi da eta berehala sinatu du 2-0ekoa, Borja Sanchezek korner baten ondoren buruz sartuta. Atsedenaldira heldu baino lehen desabantaila murrizten saiatu dira zornotzarrak, baina ahalegin arriskutsuenean Orozko zelairatu berriaren zartakoak ez du atea aurkitu gutxigatik.

Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilak gogotsu atera dira atsedenaldiaen ostean, golaren bila Oviedoren area ertzean jokatuz. Orozko saria lortzeko zorian egon da 56an, baina Femenias ondo luzatu da gola ekiditzeko. Obik ere bilatu du area kanpotik egindako jaurtiketa bortitz batekin eta baloia langa gainetik irten da. Urdinak jokoan nagusitu dira bigarren zatian eta ez dute etsi. Dena den, behin eta berriz saiatu diren arren, batez ere hegaletatik bidalitako erdiraketen bidez, ezin izan dute golik egin.

REAL OVIEDO: Femenías, Carlos Isaac (88’ Arribas), David Costas, Dani Calvo, Pierre, Jimmy (75’ Luismi), Brugman, Viti (62’ Sangalli), Borja Sánchez (75’ Jirka), Obeng (62’ Pombo) eta Borja Bastón.

AMOREBIETA: Saizar, Aldalur (35’ Orozko), Luengo, Arregi, Óscar Gil, Ozkoidi, Markel Lozano (80’ San José), Iker Bilbao (62’ Olaetxea), Álvaro Peña (80’ Mikel Álvaro), Larra eta Unzueta (62’ Obi).

Golak: 1-0: Min. 25; Viti. 2-0: Min. 31; Borja Sánchez.

Epailea: García Verdura (Katalunia). Txartel horiak atera dizkie Unzueta, Markel Lozano eta Olaetxeari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude