Real Sociedad B-ren aurkako partidarako sarrerei buruzko informazioa

230F5BF2-9C81-41DF-888D-028C37A1ADA9

Igande honetan, urriaren 24an, Real Socieadad B taldearen kontra jokatuko den partidari begira (Lezama, 14.00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak bihar, hilak 22, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, talde donostiarraren aurkako neurketarako sarreren salmenta egongo da, 25 euroko prezioarekin. Ostiral honetan, urriaren 22an, erosi ahal izango dira klubaren denda ofizialean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara edo Lezamako leihatiletan partidaren egunean bertan. Athletic Clubeko bazkideek 7 euroko deskontua izango dute txartela aurkeztuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude