Kadete C taldeak aurredenboraldian murgilduta jarraitzen du

cadete c

Sociedad Deportiva Amorebietako Kadete C taldea aurredenboraldiaren azken egunetan murgilduta dago, liga txapelketa astebete pasatxoan hasiko baita. Ángel Gonzálezek eta Endika Alonsok entrenatutako taldea Bigarren Mailako 7. multzoan arituko da, urriaren 23 eta 24ko asteburuan hasiko den kategorian. Urdinak etxetik kanpo estreinatuko dira Beti Bluesen zelaian. Txolonen jokatuko duten lehen norgehiagoka astebete geroago iritsiko da, Bakio hartuko dutenean.

Kadete C taldearen plantila hurrengo futbolariek osatzen dute:

Atezainak: Hegoi Estankona eta Xabier Rivas.

Atzelariak: Ekaitz Basabe, Peio Alexei Carballo, Ivan Carrascosa, Xabier Etxebarria, Unai Inda, Iker Iribar, Estibel Ortega “Willy” eta Aratz Zuloaga.

Erdilariak: Ekain Dávila, Mikel Meso, Iker Moreno, Iker Urueña, Oier Rodríguez Feijoo eta Oier Sarriugarte.

Aurrelariak: Oier Álvarez, Urko Arronategi, Unai Cabrera, Izan Castilla, Achraf Chkairi, Txomin Irakulis, Beñat Lara, Martin Recalde eta Xabier Urzelai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude