CD LEGANÉS 1-0 SD AMOREBIETA: Porrot estua Butarquen

DF4D3F80-8F4B-4477-B91B-BBE608675A69

Aurreko hiru partidatan puntuak batzea lortu ostean, urdinek galdu egin dute punteria gehiago izan duen Club Deportivo Leganeseri egindako bisitan. Neurketako gol bakarra Randjelovicek sinatu du lehen zatian.

Leganesek baloi gehiago izan du neurketaren hasieran, baina lehenengo aukera zornotzarrena izan da hamargarren minutuan, Orozkoren bolea bortitzak Villarren geldiketa bikaina topatu duenean. Segituan, Obiren erremate bat langa gainetik atera da Álvaro Peñak eskuin hegaletik burututako jokaldi baten ostean. Beste aldean, madrildarrek lehen saiakeran lortu dute saria. Randjelovic bakarrik geratu da Santamariaren aurrean eta baloia ate barrura gurutzatu du. Amorebietak berdinketa bilatu du atsedenaldira arte, batez ere lehen zatiko azkenengo minutuetan, Obik aukera oso garbia izan duenean, baina bere burukada Larraren erdiraketaren ondoren kanpora joan da gutxigatik.

Atsedenaldiak urdinen indarra geldiarazi du eta ezin izan diote lehen zatiko azken minutuetako maila handiari eutsi euren erasoetan. Minutuak albisterik gabe igaro dira bi areatan. Gainera, Unzuetak sarrera bat jaso du berdegunera sartu eta berehala, eta aulkira itzuli behar izan du. Erlojuak aurrera egin ahala, gureak metroak aurreratzen joan dira, baina aukerak sortzeko adinako sakontasunik gabe.

LEGANÉS: Iván Villar, Bustinza (Min. 32, Palencia), Bruno, Omeruo, Javi Hernández, Pardo, Gaku, Fede Vico (Min. 78, Doukoure), Randjelovic (Min. 62, Arnáiz), Bárcenas (Min. 78, Naim) eta Bautista (Min. 62, Garcés).

AMOREBIETA: Santamaría, Larra, Luengo, Markel Lozano, Irazabal, Ozkoidi (Min. 74, Zarra), Larru, Iker Bilbao (Min. 74, Etxaburu), Álvaro Peña (Min. 57, Mikel Álvaro), Orozko eta Obi (Min. 57, Unzueta; Min. 63, Guruzeta).

Golak: 1-0: Min. 14; Randjelovic.

Epailea: Daniel Trujillo Suárez (Tenerife). Txartel barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude