SD Amorebieta-Burgos CF partidarako sarreren salmenta San Mamesen

lezama

Athletic Clubeko bazkideek 7 euroko deskontua dute larunbat honetan 16:00etan Lezaman jokatuko den neurketarako

Sociedad Deportiva Amorebietak Athletic Clubeko bazkideen esku jarri du, esklusiboki, bihar Lezaman talde zornotzarraren eta Burgos CF-en artean jokatuko den partidarako sarrera kopuru bat. SD Amorebieta eta Athletic Cluben arteko hitzarmen bereziaren ondorioz, sarrera horiek 18 euroko prezioa izango dute 25 euroen ordez. Bihar, larunbata, 10:30etik 13:30era bitartean egongo dira salgai San Mameseko leihatiletan. Sarrerak erosteko ezinbestekoa izango da Athletic Clubeko bazkide txartela erakustea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude