Burgos CF-en aurkako neurketarako sarrerak eskatu dituzten bazkide guztiek Lezamara sartzeko aukera izango dute

lezama

Larunbat honetan, hilak 11, 16:00etan, SD Amorebietak Burgos CF taldea hartuko du Lezaman, SmartBank Ligako bosgarren jardunaldian. Zelaira sartu ahal izango dira horretarako ezarritako epean sarrerak eskatu dituzten bazkide guztiak, hau da, pasa den asteartetik gaurko 13:00ak arte. Eskaera burutzeko, online edo klubaren dendan entregatu ahal zen formulario bat bete behar izan dute, pasa den asteartean informatu genuen bezala. Inskripzio prozesu hori gauzatu duten pertsona guztiek euren sarrerak jasoko dituzte inprimakian adierazi zuten helbide elektronikoaren bidez.

Ateak partida hasi baino ordu bat lehenago, hau da, 15:00etan, irekiko dira. Gogorarazten da Lezamara etortzen diren bazkideek hainbat arau bete beharko dituztela COVID-19a dela eta. Besteak beste, derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera, segurtasun distantzia mantentzea, langileen oharrei adi egotea eta zelaira sartzerakoan eta irtetzerakoan eskuak ondo garbitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude