SD Amorebieta B taldeak aurredenboraldiari ekin dio

regional inicio pretem

Sociedad Deportiva Amorebieta B taldeak 2021-22 aurredenboraldia abiatu du gaur arratsaldean, Txolonen burututako entrenamendu batekin. Bigarren urtez jarraian Alberto Berasaluzek zuzenduko duen taldeak Lurraldeko Lehenengo Mailan jarraituko du, kategoriako 2. Multzoan. Liga txapelketa irailaren 25 eta 26ko asteburuan hasiko dute, Ezkurdiren zelaian. Zornotzarren lehenengo partida etxean urriaren 2 edo 3an izango da, Mungiaren kontra bigarren jardunaldian.

Taldea hurrengo futbolariek osatzen dute:

Atezainak: Asier Monente eta Mikel Fernando Sanclemente

Atzelariak: Ander Fernández, Asier Beldarrain, Sergio López, Xabier Azurmendi, Oier Ocerin, Unai Arroita, Aitor Mirandona, Aitor Intxausti eta Hanot Otero.

Erdilariak: Markel Susaeta, Iker Sánchez, Beñat Goikoetxea, Asier Domínguez, Juan García, Álvaro Bezares, Abderrahim Issakhi eta Xabier Lejarza.

Aurrelariak: Unai Barrena, Ander Zabala, Unax Benito eta Unai Pérez

Talde teknikoan Alberto Berasaluze, Oskar Pedrosa eta Gorka Pedrosa daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude