Abian da Jubenil A taldearen aurredenboraldia

7AE42900-A9F4-497D-B1D8-83DE9BF83C19

Sociedad Deportiva Amorebietaren Jubenil A taldeak 2021-22 aurredenboraldiari ekin dio. Hirugarren urtez jarraian Mikel Txarte entrenatzaileak zuzenduko duen taldeak Gazteen Euskal Ligan lehitauko du denboraldi honetan. Urdinek hilabete bat baino gehiago dute aurretik ligaren hasiera prestatzeko, txapelketa irailaren 11 eta 12ko asteburuan abiatuko baita. Lehenengo jardunaldian, zornotzarrek etxean jokatuko dute Deustoren kontra.

Taldean hurrengo futbolariak daude:

Atezainak: Kerman Iparragirre eta Lukas Aldazabal.

Atzelariak: Ibon Bilbao, Asier Baciero, Asier Vázquez, Mikel Álvarez, Mikel Batiz, Julen Apeztegia eta Lier Estankona.

Erdilariak: Unai Bayón, Unai Argote, Xabier Ayarza, Aratz García, Xabier Zulueta, Iñaki Carrascal, Mikel Urrutikoetxea, Iker Rekagorri eta Unai Atutxa.

Aurrelariak: Lander Castro, Mikel Bernabé eta Youssef Issakhi.

Talde teknikoa Mikel Txartek eta Ibai Ereñok osatzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude