SD Amorebieta 2-1 SD Eibar: Erremontada bi gol ederrekin

celebracion amore-eibar unzu y ma

Sociedad Deportiva Amorebietak garaipena lortu du aurredenboraldiko azken-aurreko neurketan, Urritxen jokatuko duen azkena, Sociedad Deportiva Eibarren kontra. Gipuzkoarrak irabazten joan dira atsedenaldira, baina urdinek erremontatu egin dute azkenengo minutuetan Mikel Álvarok eta Unzuetak sartutako bi gol ikaragarriei esker.

Lehen zatia berdintsua eta bizia igaro da, baina aukera gutxirekin. Horietako batean, Venanciok 0-1ekoa lortu du armaginentzat, buruz, korner bat aprobetxatuz. Atsedenaldira arte, bisitariek baloi gehiago eduki dute eta presioan lan handia egin duten zornotzarrek joko zuzenagoa bilatu dute, baina atzelariak nagusitu dira eta atezainek lan gutxi izan dute. Bigarren zatia antzeko gidoi batekin hasi da. Eibarrek aukera on bat eduki du 55. minutuan, baina Leschukek gehiegi gurutzatu du.

Vélez de Mendizabalen mutilak aurrera joan dira berdinketaren bila eta Mikel Álvarok aurkitu du 72. minutuan, eskuairatik sartu den eskuinkada bortitz baten bidez. Albiste txarrena 80. minutuan gertatu da, Olaetxea eta Cuberoren talka baten ondoren bi futbolariek zelaia utzi behar izan baitute. Amorebietako jokalariak ebaki bat sufritu du buruan eta grapak jarri behar izan dizkiote.

2-1ekoa 84an heldu da. Unzuetak aurkari bat atzean utzi du bizikleta batekin eta gola baselina polit batekin sinatu du. Partidako azken minutuan, Saizarrek garaipena lotu du bi geldiketa itzelekin. Hurrengo partida ostiralean izango da, Zaratanen Real Valladoliden aurka.

AMOREBIETA: Saizar, Garro, Aimar, San José, Óscar Gil, Seguín (Min. 70, Ozkoidi), Markel, Etxaburu (Min. 70, Olaetxea; Min. 80, Luengo), Mikel Álvaro, Amorrortu (Min. 80, Guruzeta) eta Obi (Min. 70, Unzueta).

EIBAR: Yoel (Min. 46, Cantero), Cubero (Min. 81, Paúl), Burgos, Venancio (Min. 46, Sergio), Olabe (Min. 62, Glauder), Atienza, Javi Muñoz (Min. 73, Edu Expósito), Aketxe (Min. 62, Feuillassier), Corpas (Min. 46, Stoichkov), Quique (Min. 66, Tejero) eta Leschuk (Min. 62, Fran Sol).

Golak: 0-1: Min. 14; Venancio. 1-1: Min. 72; Mikel Álvaro. 2-1: Min. 84; Unzueta.

Epailea: Jon Ander González Esteban. Txartel horiak erakutsi dizkie San José, Óscar Gil; Olabe eta Aketxeri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude