Aldaketa: Osasunako lehen taldeak bisitatuko du bihar Urritxe

alda vs logro

Biharko lagunartekoak azken orduko aldaketa bat sufritu du: urdinen aurkaria ez da Osasuna Promesas izango, klub gorritxoaren lehen taldea baizik. Gauzak horrela, Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak bisitatuko du bihar Urritxe, hau da, Santander Ligan jokatzen duen taldeak.

18:00etan abiatuko den neurketa ateak zabalik ospatuko da, baina bakarrik sartu ahal izango dira, dohainik, pasa den denboraldian klub zornotzarreko bazkide izan ziren pertsonak. Horretarako, karneta erakutsi beharko dute sarreran.

KOMUNIKABIDEAK

Partidaren berri eman nahi duten komunikabideek akreditazioa eskatu behar dute Urritxera sartzeko. Horretarako, prentsa@sdamorebieta.eus helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak, NAN zenbakia eta komunikabidea zehaztuz. Eskatzeko epea gaur, uztailak 27, 20:00etan ixten dela gogorarazten dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude