Pasa den denboraldiko bazkideek SD Amorebieta-UD Logroñés partida ikusi ahal izango dute

arreg

Datorren larunbatean, uztailaren 24an, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak aurredenboraldiko laugarren partida jokatuko du, Urritxen. Unión Deportiva Logroñésen aurka izango da eta 11:30ean hasiko da.

Neurketa ateak zabalik ospatuko da, baina bakarrik sartu ahal izango dira, dohainik, pasa den denboraldian klub zornotzarreko bazkide izan ziren pertsonak. Horretarako, karneta erakutsi beharko dute sarreran.

KOMUNIKABIDEAK

Partidaren berri eman nahi duten komunikabideek akreditazioa eskatu behar dute Urritxera sartzeko. Horretarako, prentsa@sdamorebieta.eus helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak, NAN zenbakia eta komunikabidea zehaztuz. Epea datorren ostiralera arte, uztailak 23, 10:00ak arte, egongo da zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude