Álvaro Peña, SD Amorebietaren hamargarren aurpegi berria

alvaro peña

Sociedad Deportiva Amorebietak Álvaro Peña Herrero (Derio, 1991-10-24) futbolariarekin 2021-22 denboraldirako akordio batera heldu dela jakinarazi nahi du. Erdilaria pasa den urtean SmartBank Ligan jokatu zuen Albacete Balompié taldetik dator.

Athletic Clubeko harrobian hazita, zurigorrien lehen taldearekin egin zuen debuta Europa Leaguen. Bi partida jokatu zituen txapelketa horretan lehoi gisa. Lehena 2012ko azaroaren 28an izan zen Hapoel Kiryat Shmonaren zelaian, titular bezala. Aste bat beranduago Sparta de Pragaren aurka ere jokatu zuen San Mamesen. 2013ko udan Athleticetik irten eta Bigarren Mailako CD Lugora heldu zen. Gero, Real Racing Club, AD Alcorcón, CD Mirandés eta Albacete Balompié taldeetako koloreak defenditu ditu.

Peñak eskarmentu handia dauka SmartBank Ligan, kategoria honetan 200 partida baino gehiago jokatu ditu eta. Pasa den denboraldian, Mantxako taldean, 34 neurketetan parte hartu zuen eta bi gol sartu zituen.

Ongi etorri, Álvaro!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude