Osasuna Promesasen aurkako partida urdinen aurredenboraldia osatuko du

amore-osasuna lagunarteko

Burgos CF eta Deportivo Alavesen aurkako neurketen ostean, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak beste sei lagunarteko partida jokatuko ditu liga txapelketa hasi aurretik. Konfirmatutako azkena aurten RFEF Bigarren Mailan arituko den Osasuna Promesasen kontrakoa izango da. Urritxen ospatuko da uztailaren 28an, asteazkena, 18:00etan.

Hauek dira liga hasi baino lehen jokatuko diren sei lagunartekoak:

-Real Racing Club-SD Amorebieta. Uztailaren 21ean 19:00etan. Galizano.

-SD Amorebieta-UD Logroñés. Uztailaren 24an 11:30ean. Urritxe.

-SD Amorebieta-Osasuna Promesas. Uztailaren 28an 18:00etan. Urritxe.

-CD Calahorra-SD Amorebieta. Uztailaren 31n 19:30ean. La Planilla.

-SD Amorebieta-SD Eibar. Abuztuaren 4an 18:00etan. Urritxe.

-Real Valladolid-SD Amorebieta. Abuztuaren 6an 19:00etan. El Plantío (Zaratán).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude