Gorka Guruzetak urdinen aurrealdea indartuko du

guru fichaje

Sociedad Deportiva Amorebietak Gorka Guruzeta (Donostia, 1996-09-12) aurrelariaren fitxaketa jakinarazi nahi du  2021-22 denboraldirako. Athletic Clubeko jokalari ohia CE Sabadelletik dator, 2020-21ean katalanekin LaLiga SmartBanken lehiatu ostean.

Amorebietako futbolari berria 2014-15ean ailegatu zen Lezamara Antiguokotik. Hasieran, Basconiaren koloreak defenditu zituen, Bilbao Athleticera igo baino lehen. Lehoi-kume bezala denboraldi oso onak burutu zituen. Izan ere, 2017-18an 18 gol sartu zituen Bigarren B Mailan. Lehen talde zurigorriarekin 2018-19an egin zuen bere debut ofiziala, Huescaren kontra San Mamesen ligako bigarren jardunaldian hain zuzen ere.

Bere lehenengo gola lehoi gisa 2019ko urtarrilaren 16an iritsi zen, Ramón Sánchez-Pizjuanen Sevillaren aurka Errege Kopako neurketa batean. Belauneko lesio larri bat sufritu ondoren, Bilbao Athleticera bueltatu zen pasa den udara arte, Sabadellera joan zenean. Kataluniako taldean LaLiga SmartBankeko 39 partida jokatu zituen, haietako 27 hasierako hamaikakoan, eta hiru gol lortu zituen.

Ongi etorri, Gorka!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude