SD AMOREBIETA 1-1 BURGOS CF: Berdinketa aurredenboraldiko lehen partidan

11 vs burgos amistoso

 

Sociedad Deportiva Amorebietak 1-1 berdindu du 2021-22 aurredenboraldiko lehen partidan, Burgos Club de Futbolen aurka jokatuta pasa den denboraldiko bazkideak hartu dituen Urritxeko zelaian. Bisitariak abantailarekin heldu dira atsedenaldira, Undak sartutako golari esker. Obik, erremate polit baten bidez, gola bilatu du lehen zatiko azkenengo minutuetan, baina atezainak geldiketa ona egin dio. Bigarren zatiaren hasieran, Unuzetak gol ikusgarrri bat lortu du Ozkoidiren pase bat aprobetxatuz. Arregik eta Etxaburuk aukera onak izan dituzte etxekoentzako eta Saul Berjon bisitariak langara jaurti du azkenengo minutuetan, baina markagailua ez da mugitu. Hurrengo lagunartekoa larunbatean izango da, Ibaian Deportivo Alavesen kontra.

AMOREBIETA: Saizar, Aldalur, Aimar, San José, Óscar Gil, Seguín, Markel, Iker Bilbao, Mikel Álvaro, Obi eta Amorrortu. Aulkitik Marino, Garro, Luengo, Arregi, Irazabal, Ozkoidi, Larru, Etxaburu, Olaetxea, Unzueta eta Orozko atera dira atsedenaldiaren ostean.

BURGOS: Alfonso Herrero, Álvaro, Fran García, Michel, Unda, Juanma, Guillermo, Rober, Unai, Aitor eta Miki. Andy, Claudio, Gregorio Sierra, Saúl Berjón, Saúl Del Cerro eta Pol Bassa Morak ere jokatu dute bigarren zatian.

Golak: 0-1: Min. 21; Unda. 1-1: Min. 50; Unzueta.

Epailea: Etayo Herrera (euskalduna).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude