Roberto Santamaría, SD Amorebietako atezain berria

roberto santamaria fichaje

Sociedad Deportiva Amorebietak Roberto Santamaría Ciprián (Iruñea, 1985-02-27) atezainaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Unión Deportiva Logroñesetik datorren eskarementu handiko futbolari honek 21 partida lehiatu zituen pasa den denboraldian SmartBank Ligan.

Osasunako harrobian hezi eta lehen taldera heldu zen, 2014-15 denboraldian liga txapelketako 21 neurketa jokatuz. Gainera, beste ate batzuk defenditu ditu bere kirol-ibilbidean: Las Palmas, Málaga, Girona, Ponferradina, Mallorca, Reus, Huesca, Rayo Vallecano eta lehen aipatutako talde errioxarrarena. Bigarren Mailan ia 300 partida jokatu dituen atezainak Lehenengo Mailan ere du esperientzia. Izan ere, 2018-19 denboraldian, LaLiga Santanderreko 20 neurketetan hartu zuen parte Huescarekin.

Ongi etorri Sociedad Deportiva Amorebietara, Roberto!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude