Pasa den denboraldiko bazkideek SD Amorebieta-Burgos CF partida ikusteko aukera izango dute

público entrando a Urritxe

Datorren asteazkenean, uztailaren 14an, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak 2021-22 aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida jokatuko du. LaLiga SmartBankera igo berri den beste talde baten kontra izango da: Burgos Club de Fútbol.

Neurketa Urritxen jokatuko da, 18:00etan. Partida ateak zabalik ospatuko da, baina bakarrik sartu ahal izango dira, dohainik, pasa den denboraldian klub zornotzarreko bazkide izan ziren pertsonak. Horretarako, karneta erakutsi beharko dute sarreran.

KOMUNIKABIDEAK

Partidaren berri eman nahi duten komunikabideek akreditazioa eskatu behar dute Urritxera sartzeko. Horretarako, prentsa@sdamorebieta.eus helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak, NAN zenbakia eta komunikabidea zehaztuz. Epea datorren asteartera arte, uztailak 13, 12:00ak arte, egongo da zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude