Amorebieta-Burgos izango da aurredenboraldiko lehen partida, uztailaren 14an Urritxen

lagunartekoa amore-burgos

Sociedad Deportiva Amorebietak 2021-22 aurredenboraldirako lagunartekoak programatzen jarraitzen du. Uztailaren 14an, asteazkena, 18:00etan, Urritxek Burgos Club de Futbol taldearen bisita jasoko du. Neurketa hori urdinek SmartBank Ligako estreinaldia prestatzeko helburuarekin jokatuko duten lehenengoa izango da.

Beraz, Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilen lehen lagunartekoa Bigarren Mailara igo berri den beste talde baten kontra izango da, Badajozen ospatutako igoera faseko finaletan Bilbao Athleticen kontra garaipena lortu ondoren. Talde burgostarra SDA-ren multzo berean egon zen orain dela bi denboraldi, 2019-20an, baina ez zen Urritxera etorri txapelketa lehenago bukatu zelako covid-19arengatik.  Gauzak horrela, Burgosen azken bisita zelai zornotzarrera 2017-18an izan zen, lehen itzuliko azken-aurreko norgehiagokan. Hiru puntuak etxean geratu ziren 1-0eko emaitzari esker.

Momentuz, konfirmatutako aurredenboraldiko partidak hurrengoak dira:

-SD Amorebieta-Burgos CF. Uztailaren 14an 18:00etan. Urritxe.

-Deportivo Alavés-SD Amorebieta. Uztailaren 17an 18:00etan. Ibaia.

-SD Amorebieta-SD Eibar. Abuztuaren 4an (ordua zehaztu barik dago). Urritxe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude