URRITXEK EIBARREN KONTRAKO LAGUNARTEKO BAT HARTUKO DU ABUZTUAREN 4AN

partidua amore-eibar

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak lagunarteko partida bat jokatuko du Sociedad Deportiva Eibarren kontra abuztuaren 4an, Urritxeko zelaian (ordua zehaztu barik dago oraindik). Urdinek liga txapelketaren hasiera prestatzeko aukera izango dute SmartBank Ligan bere 21 aurkarietako bat izango den talde batekin neurtuz. Aramaginek, entrenatzaile bezala Gaizka Garitano fitxatu dutenek, Bigarren Mailan jokatuko dute datorren denboraldian azken zazpi urteetan Lehenengo Mailan lehiatu ostean. Gogoratu behar da 2019ko udan gipuzkoarrek Urritxe bisitatu zutela beste lagunarteko bat jokatzeko, 1-3ko emaitzarekin bukatu zena. Lehiaketa ofizialean, Eibar 2012-13 denboraldian etorri zen zelai zornotzarrera azkenengoz, bi taldeek Bigarren B Mailan kointziditu zuten azkena, eta garaipena Amorebietak lortu zuen 1-0eko markagailuarekin.

Momentuz, konfirmatutako aurredenboraldiko partidak hurrengoak dira:

-Deportivo Alavés-SD Amorebieta. Uztailaren 17an 18:00etan. Ibaia.

-SD Amorebieta-SD Eibar. Abuztuaren 4an (ordua zehaztu barik dago). Urritxe.

amore-eibar amistoso 2019

2019ko aurredenboraldian jokatutako lagunarteko partidaren irudi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude