Urdinek Real Valladolid bisitatuko dute abuztuaren 6an

amistoso valladolid-amore

Sociedad Deportiva Amorebietaren lehen taldeak hainbat lagunarteko partida jokatuko ditu 2021-22 liga txapelketa abiatu baino lehen. Horietako bat abuztuaren 6an, 19:00etan, ospatuko da Real Valladoliden kontra Zaratán herriko El Plantío futbol zelaian. Pachetak entenatzen duen taldea urdinen 21 aurkarietako bat izango da ere denboraldi honetan SmartBank Ligan, aurreko hiru urteetan Lehenengo Mailan lehiatu ostean.

Momentuz, konfirmatutako aurredenboraldiko partidak hurrengoak dira:

-SD Amorebieta-Burgos CF. Uztailaren 14an 18:00etan. Urritxe.

-Deportivo Alavés-SD Amorebieta. Uztailaren 17an 18:00etan. Ibaia.

-SD Amorebieta-UD Logroñés. Uztailaren 24an 11:30ean. Urritxe.

-CD Calahorra-SD Amorebieta. Uztailaren 31n 19:30ean. La Planilla.

-SD Amorebieta-SD Eibar. Abuztuaren 4an 18:00etan. Urritxe.

-Real Valladolid-SD Amorebieta. Abuztuaren 6an 19:00etan. El Plantío (Zaratán).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude