Nazional Ligako Gazteak, salbazioaren bila azken jardunaldian

juvenil A gol

Gazteen A taldeak Nazional Ligako txapelketako azken jardunaldia afrontatuko du bihar, larunbata, hilak 12. Mikel Txarte eta Mikel Zamakonaren mutilek Gernika bisitatu beharko dute (Urbieta, 17:30ean) kategoria mantentzeko neurketa zuzen bat lehiatzeko. Urdinek partida irabazi beharko dute bere aurkaria sailkapenean aurreratzeko eta, ondorioz, salbazioaren helburua lortzeko. Zornotzarrak D Multzoko zazpigarren tokian kokatuta daude 14 punturekin (18 jardunalditan, 0,778ko koefizientea) eta gernikarrak seigarren dira 17 punturekin (19 partidatan, 0,895eko koefizientea). Gauzak horrela, garaipena lortu ezkero, seigarren postura igoko lirateke, datorren denboraldian Nazional Ligan jarraitzeko txartela lortuz. “Urbieta zelai zaila da eta partida gogor bat espero dut, baina taldea gogotsu eta konfiantzarekin ikusten dut”, azpimarratu du Zamakonak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude