SD AMOREBIETA B ETA NAZIONAL LIGAKO GAZTEEK LEHIAKETAN JARRAITZEN DUTE

partiduen ordutegia 5 junio

Erregionala eta Nazional Ligako Gazteak dira lehiaketan jarraitzen duten harrobiko talde federatu bakarrek. Bihar, hilak 5, biek izango dituzte partida garrantzitsuak Txolonen. Neurketak ateak itxita ospatuko dira, covid-19aren aurkako araudia betez.

15.30ean, Mikel Txarte eta Mikel Zamakonaren Gazteek Deustoren kontra jokatuko dute ligako azken-aurreko jardunaldian, etxean afrontatuko duten azkena. Datorren astean, Gernikaren zelaia bisitatu beharko dute. Urdinek Nazional Ligan mantentzeko aukerak dauzkate. Horretarako, falta diren bi partida hauek irabazi beharko dituzte.

18:45ean Erregionalaren txanda izango da. Bizkaiko Futbol Federazioaren txapelketako 1. Multzoko azken jardunaldian, Ezkurdiren aurka jokatuko dute Txolonen. Alberto Berasaluzeren mutilek, 3. postuan kokatuta, karanbola bat behar dute hurrengo faserako txartela lortzeko: gol askoz irabazi eta beste zelaietan ematen diren emaitzak laguntzea.

 

juvenil A

Jubenil A

 

regional

SD Amorebieta B

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude