KADETE C TALDEAREN AURKEZPENA

cadete C

Gure Kadete C taldea Bigarren Mailan arituko da denboraldi honetan. Pasa den kurtsoan bezala, entrenatzailea Koldo García da. Bere bigarren etapako bigarren denboraldia da SDA-ko harrobiko teknikari moduan.

Entrenatzailearen adierazpenak:

“Garrantzitsuena dibertitzea izango da. Adin hauekin futbolean jokatzen baduzu eta ez baduzu ondo pasatzen, ez du ezertarako balio”.

“Ahal bada, behetik jolastu nahi dugu. Baina ezin bada, presioa goian egin eta baloia aurkariaren zelaian lapurtu beharko dugu”.

“Ez dugu helbururik ipini. Pasa den denboraldian 25 jokalari zeuden taldean, eta hemen dauden gehienek lehen urtekoak zirenez gutxi jokatu zuten. Goian sailkatzen bagara, beraientzako sari polit bat izango da”.

Hona hemen taldea osatzen duten kideen zerrenda:

Atezaina: Asier Urtubi.

Atzelariak: Daniel García, Unai Mugarza, David Alonso, Joao Pedro Martins eta Oinatz Furundarena. 

Erdilariak: Oier Petralanda, Unax Acevedo, Markel Berrojalbiz, Asier Agirre, Josu Guerra eta Iker Ereño.

Aurrelariak: Asier Otxoa, Igor Rodríguez, Xabier Mugarza, Oinatz Bikandi eta Iker Lastra.

Talde teknikoa: Koldo García (entrenatzailea), Jon Ander Díez (bigarren entrenatzailea) eta Jon Mikel Magunagoitia (atezainen entrenatzailea).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude