KADETE B TALDEAREN AURKEZPENA

cadete b 20-21

Gure Kadete B taldeak Lehenengo Mailan jokatuko du denboraldi honetan, koronabirusak eragindako egoera hobetzen denean. SDA-ko harrobian entrenatzaile bezala zortzigarren urtea betetzen ari den Iñaki Kortazarren agindupean egingo du.

Iñaki Kortazar entrenatzailearen adierazpenak:

“Nire taldea agresiboa izan behar da, hanka sartu behar du. Eta batez ere, gustatuko litzaiguke kontran aukera gutxi jasotzea eta erasoan ahalik eta aukera gehien egitea”.

“Denboraldiko helburu nagusia jokalariak formatzen jarraitzea eta geroz eta hobeto konpetitzea lortzea izango da”.

“Jokalari hauek lehenengo urtekoak dira eta futbol eskolarretik datoz. Ikusiko dugu zelan doan denboraldia, baina gogotsu gaude”.

Hona hemen Kadete B taldea osatzen duten kideen zerrenda:

Atezaina: Julen Galarza.

Atzelariak: Markel Salazar, Gorka Batiz, Josu Zearreta, Oier Rodríguez eta Unai Etxebarria.

Erdilariak: Mikel Gordo, Ander Duñabeitia, Valerian Razvan, Jon Manzanedo, Unax Gutiérrez, Kimetx Astorkia, Aitor López eta Aritz Garmendia.

Aurrelariak: Unai Barrenetxea, Jon Rendeiro, Ibai Betzuen eta Aimar Blanco.

Talde teknikoa: Iñaki Kortazar (entrenatzailea), Markel Uribarri (bigarren entrenatzailea) eta Jon Mikel Magunagoitia (atezainen entrenatzailea).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude