PRESENTACIÓN DEL JUVENIL B

juvenil b

Porteros: Aitor Inda y Kerman Iparraguirre.

Defensas: Iker Amunategui, Julen Apezteguia, Mikel Álvarez, Asier Lizaso, Xabier Manugazelaia y Mikel Batiz.

Medios: Mikel Urrutikoetxea, Xabier Zulueta, Ugaitz Larrinaga y Xabier Aiarza.

Atacantes: Aitor Pérez, Luken Etxeandia, Unai Atutxa, Yeray Rodríguez, Igor Cilleros, Mikel Olalde y Mikel Bernabe.

Cuerpo técnico: Iker Núñez (entrenador), Dari Lamborena (segundo entrenador) y Rufino Lekue (entrenador de porteros).

Gure Jubenil B taldeak asteburu honetan ekingo dio 2020-21 liga txapelketari Gazteen Lehenengo Mailan. Iker Núñez eta Dari Lamborenaren mutilek Lauro Ikastolaren kontra jokatu beharko dute lehen jardunaldi honetan. Neurketa Txolonen izango da bihar, hilak 24, 17:45ean.

“Aurredenboraldia ondo joan da. Lau lagunarteko partida eduki ditugu. Bi galdu ditugu kategoria altuagoko taldeen kontra, bat irabazi eta beste bat berdindu. Hor gabiltza ea emaitza on bat ateratzen dugun asteburu honetan”, azaltzen du pasa den denboraldian, koronabirusa ailegatu baino aste batzuk lehentxoago, SDA-ko harrobian entrenatzaile gisa lanean hasi zen Iker Nuñezek.

Hainbeste hilabete jokatu barik egon ostean, taldeak “ez dauka urduritasunik, baina jokalariak apur bat gogor daude oraindik fisikoki”, aitortzen du Jubenil B-ko bigarren entrentzaileaz gain, Erregionalean futbolari bezala aritzen den Dari Lamborenak.

Kategoria honek ere lehiaketa-sistema berri bat estreinatuko du, baina “guretzat ez da garrantzitsua, azekenan, egin beharko duguna partiduak jokatzea eta irabazten saiatzea izango da”, azpimarratzen dute entrenatzaileek.

Taldeak izango duen jokatzeko estiloari buruz hurrengoa diote: “Goian presioa egitea da gehien landu duguna.  Gainera, baloiagaz jokatzea nahi  dugu, baina ikusi behar ditugu kategoriako beste talde gutiak posible izango den jakiteko”.

Dena den, “helburu nagusiena haiek ikastea da”. “Partiduan sartzea eta lehiatzea zer den ikasten badute, nahikoa. Eta horretaz gain saikapeneko goiko partean egon ahal bagara, hobeto”, argitzen dute Iker eta Darik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *