Urritxek bere ateak zabalduko dizkie berriz SDA-ko bazkideei, edukiera mugatuarekin

amore-laredo sarrera

Urritxek bere ateak zabalduko dizkie berriro bere zaleei larunbat honetan, hilak 17, 16:30ean jokatuko den Amorebieta-Laredo partidurako. SDA-ko bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira, mugatua izango den edukiera bete arte, ezarritako segurtasun protokoloa jarraituz. Betetzen denean, ezin izango da inor gehiago sartu.

Ateak ordu bete arinago (15:30ean) irekiko dira. Beraz, denborarekin etortzea eskatzen dugu, azken orduko pilaketak ekiditzeko helburuarekin. Sarreran, Urritxera etortzen diren bazkide guztiei tenperatura hartu eta eskuak garbitzeko gela emango zaie. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Zale guztiak jesarrita egon beharko dira partidua ikusteko. Harmailak protokoloa bete ahal izateko egokitu dira eta sarrera eta irteerarako ibilbide desberdinak egongo dira.

SDA-ko bazkide txartelak dendan jaso daitezke hurrengo ordutegian: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00ak arte eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00ak arte.

Aupa Azules!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude